Nerea Etxeberria nagusi Azkoitiko Duatloian

Uztarria.eus 2012ko mai. 2a, 20:16
Nerea Etxeberria igandeko Duatloian, korrika saioa bukatu eta bizikleta hartzeko bidean. (NEREA URANGA)

Azpeitiarra proba hasiera-hasieratik jarri zen lasterketaburu. Bigarren egin zuenari, Ainhoa Lendinezi (01:50:01), minutuko aldea atera zion helmugan. Aurreneko denboraldia du Etxeberriak duatloian eta udan triatloiak egiteari ekingo dio.

Nerea Etxeberriak irabazi zuen joan den igandean, apirilaren 19an, jokatu zen Azkoitiko XIII. Duatloia. Azpeitiarra proba hasiera-hasieratik jarri zen lasterketaburu. Bigarren egin zuenari, Ainhoa Lendinezi (01:50:01), minutuko aldea atera zion helmugan; Leire Etxezarretak (01:50:22) osatu zuen emakumezkoen podiuma.

Aurreneko denboraldia du Etxeberriak korrika eta bizikleta batzen dituen duatloian, eta udan triatloiak egiteari ekingo dio. Aurreneko denboraldi honetan, besteak beste, Espainiako Autonomia arteko Txapelketan hartu du parte. Tartean, aurten arte bere esparrua izan diren atletismo probak ere egin ditu, eta emaitza onekin, gainera: Maratoi Erdiko Gipuzkoako Txapelketaren podiumean egotea lortu zuen, joan den martxoko Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian.