Jai egunean ere langileen aldarria kalera

Uztarria.eus 2012ko mai. 2a, 13:44

Urola Kostako LAB sindikatuak deituta manifestazioa egin zen atzo eguerdian, Langileen Nazioarteko Egunean, Azkoitian. Eskualdeko ehunka lagunek hartu zuten parte mobilizazioan. Lotu borrokari. Langileon Euskal Herria helburu lelo hartuta egin dute aldarria. Joan den
martxoaren 29ko greba orokorrak markatutako "inflexio puntuari segida emateko eguna" zen atzokoa, LAB sindikatukoen arabera. "Aurretik esan genuen, greba orokorrak inflexio puntua izan behar zuela gauzatzen ari diren murrizketen eta erreformen aurkako borrokan, eta alternatiba berri baten bidean". Murrizketei eta erreformei aurre egiteko, eta "demokrazian eta justizia sozialean oinarritutako" eredu sozialaren alde ezinbestean borrokatu beharra dago sindikatu
abertzalearen arabera.