Giro bikainean jokatu dute Udaberriko Iraurgi Cup futbol 8ko txapelketa

Urola Kostako Hitza 2012ko mai. 2a, 12:42
Udaberriko Iraurgi Cup txapelketa jokatu zuten atzo Garmendipen. (Nerea Uranga)

Alebin mailako hamar mutil taldek hartu dute parte lehian ,Garmendipeko futbol zelaian, eta Bansander (Kantabria, Espainia) irabazi zuen proba, penaltika.

Iraurgi Cup Kirol Klubak antolatuta, Udaberriko Iraurgi Cup futbol txapelketa jokatu zen atzo,
goiz eta arratsaldez, Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian. Alebin mailako futbol 8ko
hamar taldek hartu zuten parte bertan:Iraurgi Cup, Anaitasuna, Lagun Onak, Reala, Añorga, Antiguoko, Santutxu (Bizkaia), Gazte Berriak (Nafarroa), Arnedo (Errioxa, Espainia) eta Bansander (Kantabria, Espainia). Honek irabazi zuen proba, penaltika.

Eguerdian,parte-hartzaileguztiek Loiolako Kiruri jatetxean bazkaldu zuten elkarrekin, eta
arratsaldean jokatu zituzten finalerdiak eta finala. Partida bakoitza hogei minutukoa izan zen.
Giro ederra egin zuen, eta ikusle ugari joan zen Garmendipera harrobiko futbolari gazteen kirolaz
gozatzera.

Iraurgi Kirol Klubaren helburua oinarrizko futbola sustatzea da, eta bere urteko ekimenen baitakoa da atzo jokatutako txapelketa. Urteko ekimen garrantzitsuena ekainaren 15, 16 eta 17an jokatuko dute Azpeitian, ekaineko Iraurgi Cup 2012 txapelketara "izen handiko futboltaldeak erakartzea" dute helburua kirol klubekoek, "era horretan Azpeitia eta Iraurgi bailara ezagutaraziz".