Lan Mobel Iraurgi, kanporatuta

Uztarria.eus 2012ko api. 29a, 23:55
Alfredo Ott ISBkoa saskira jaurtitzen. (COB)

Ourensek 83-69 irabazi du igoera play-off-eko lehen kanporaketaren hirugarren eta azken partida eta, horrenbestez, amaitu da denboraldia Iurgi Caminosek zuzendutako taldearentzat.

Bigarren ezustekorik ez da izan eta Ourensek, Urrezko LEB Ligara igotzeko faborito nagusienetakoak, irabazi egin dio gaur, igandea, Lan Mobel Iraurgiri. Atsedenaldira arte lanak eman dizkiote Iraurgikoek Galiziako taldeari (19-17 lehen laudenaren amaieran eta 37-32 atsenaldian), baina aldageletatik bueltan, hirugarren laurdenean, etxeko taldeak gerora erabakiorra izan den abantaila hartu du (60-45). Azkenean, 83-69 nagusitu da Aguas de Sousas Ourense.

Hona hemen partidaren kronika, iraurgisb.com webgunean.