Galizian erabakiko da Lan Mobelen eta Ourenseren arteko kanporaketa

Uztarria.eus 2012ko api. 28a, 01:59
Lan Mobeleko jokalariek dena eman dute, baina ez da nahikoa izan.

Iraurgikoek galdu egin dute gaur, ostirala, Urrezko LEB Ligarako igoera play-off-etako bigarren partida (59-66). Hirugarren eta azken neurketa igandean, apirilaren 29an, jokatuko dute Ourensen, 19:00etan.

Lan Mobelek ezin izan du play-off-etako aurreneko kanporaketa etxean itzita utzi. Joan den asteartean aurreneko partidan ezustekoa eman eta mailaz igotzeko faborito diren galiziarren kantxan irabazi ondoren, gaur Aguas de Sousas Ourense izan da nagusitu dena, kanporaketa berdinduz.

Beti hor egon da Lan Mobel partidan, harmailak bete dituzten zaletuen animoek bultzatuta, baina lehen laurdenetik atzetik ibili da ia beti markagailuan, eta ezin izan dio egoera horri buelta eman. 11-17, 24-26, 40-46 eta amaierako 59-66koa izan dira lau laurdenetako amaierako emaitzak.

Hona hemen Lan Mobel ISBn jokatu dutenak eta bakoitzak saskiratutako puntuak:

Casado (7), Serrano (6), Atoyebi (8),Ott (26) eta Guridi (4) –bosteko nagusia- Xabo, Motos (4), Ibargutxi, Martinez (2), Barberena eta Olaizola (2).