Urola Kostako ekoizleen on-line gida aurkeztu du Urkomek

Uztarria.eus 2012ko api. 27a, 15:48
Urkomeko kideak aurkezpenaren ostean. (Xabier Otamendi)

Gida horretan eskualdeko 93 bat ekoizleren inguruko datuak jaso dituzte: "Ekoizle bakoitzaren datu komertzialak, produktuen inguruko xehetasunak, salmenta guneak eta ustiategirako mapa zein argazki galeria daude ikusgai".

Urkome Urola Kostako Landa Garapeneko Elkarteak "lehen sektorearen garapena bultzatzeko" Urola Kostako ekoizleen on-line gida osatu du. Gida horretan eskualdeko 93 bat ekoizleren inguruko datuak jaso dituzte: "Ekoizle bakoitzaren datu komertzialak, produktuen inguruko xehetasunak, salmenta guneak eta ustiategirako mapa zein argazki galeria daude ikusgai". Webguneak bilaketa desberdinak egiteko aukera ere eskaintzen du; herrien araberakoa, ekoizleen araberakoa eta produktuen araberakoa.

Ainhoa Altuna Urkomeko kideak azaldu duenez, "webgunea sinplea eta erabilerreza da. Edonork erabiltzeko modukoa". "Webgunean ez daude eskualdeko ekoizle guztiak; parte hartu nahi izan dutenak baizik", esan dute. Urkomekoek eskerrak eman dizkiote on-line gidan parte hartu duten baserri eta ekoizle guztiei, "egindako harrera onagatik".