Azpeitian gazteen mailako bi proba jokatuko dira asteburuan

Urola Kostako Hitza 2012ko api. 27a, 12:45

Asteburuan saskibaloiko Euskal Ligako Lauko Finalak jokatuko dira Azpeitiko kiroldegian eta datorren asteartean, berriz, Azpeitiko Iraurgi Cup Kirol Klubak antolatutako futbol 8ko Udaberriko Iraurgi CupTxapelketa izango da Azpeitiko Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian.

Asteburuan saskibaloiko Euskal Ligako Lauko Finalak jokatuko dira Azpeitiko kiroldegian eta datorren asteartean, berriz, Azpeitiko Iraurgi Cup Kirol Klubak antolatutako futbol 8ko Udaberriko Iraurgi CupTxapelketa izango da Azpeitiko Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian.

Euskal Ligako finalak jokatzen junior eta kadete mailako mutilen taldeak ariko dira; nesken finaleko partidak Getxon eta Gernikan jokatuko baitituzte. Iraurgi Saskibaloi Elkartekoen arabera final hauetan, "Euskal Herriko harrobiko talde onenak ikusteko aukera" egongo da.

Bihar goizean junior mailako saskibaloi taldeak ariko dira lehian Azpeitiko kiroldegian: 10:00etan, Easo-Baskonia jokatuko da eta 12:00etan, Loiola Indautxu-Lagunak Austoeskola ISB. Hauen finala 16:30ean da.Kadeteek final-erdiak bihar arratsaldean dituzte: 16:30ean: Easo A-Unamuno eta 18:30ean, Grupo Zaher ISB- Baskonia. Kasu honetan, finala igandean jokatuko dute, 12:00etan.

Euskal Ligako Lauko Finaletan Iraurgi nesken talde batek hartuko du parte: Sein Neskak ISB. Hauek, bihar, 16:15ean, Gernikan jokatuko dute Easoren kontra finalerdia.Irabazizgero finala igande eguerdian jokatuko dute.

Futbol 8 txapelketa

Iraurgi Cup Kirol Klubak Udaberriko Iraurgi Cup Txapelketa antolatu du. Datorren asteartean,
maiatzaren 1ean, jokatuko da, 09:30ean hasita, Azpeitiko Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian.

Alebin mailako mutilen futbol 8ko txapelketa da, eta bertan hamar taldek hartuko dute parte: A taldean Iraurgi Cup, Reala, Gazte Berriak (Nafarroa), Añorga eta Arne (Errioxa, Espainia) ariko dira; B taldean, Antiguoko, Anaitasuna, Lagun Onak, Santutxu eta Bansander (Kantabria, Espainia). 

Futbol partidek hogeiminutu iraungo dute, eta talde bakoitzeko aurreneko bitaldeak finalerdietarako sailkatuko dira,eta gainontzekoek postuengatik jokatuko dute lehia. Txapelketa hau, Iraurgi Cup kirol klubaren urteko jardueraren baitakoa da,baina
kirol ekitaldi nagusia ekainerako antolatuko du Iraurgi Cup-ek: ekainaren 15etik 17ra bitartean
jokatuko den Iraurgi Cup 2012 txapelketa.

"Oinarrizko futbola sustatzea da" Iraurgi Cupen helburu nagusia.