Lan Mobelek ondo hasi du igoera fasea, Ourenseri 86 eta 87 irabazita

Uztarria.eus 2012ko api. 25a, 12:47
Atzo Ourensek eta Lan Mobel Iraurgik jokatu zuten partidako une bat. (Iraurgi Saskibaloia)

Hori dela-eta, Urrezko Adecco ligara igotzeko aukera izango du Lan Mobelek. Dena dela, ostiralean, hilak 27, Azpeitian jokatuko du Lan Mobelek itzuliko partida eta irabaziz gero, finalerdietan aritzeko aukera izango dute Iurgi Caminosen mutilek. 21:00etan izango da partida, Azpeitiko kiroldegian.

Atzo, asteartea, Lan Mobelek Ourenseren kontra jokatu zuen igoerako playoffetako aurreneko partida, eta Azpeitiko taldeak irabazi egin zion Ourenseri, 86 eta 87. Hori dela-eta, Urrezko Adecco ligara igotzeko aukera izango du Lan Mobelek. Dena dela, ostiralean, hilak 27, Azpeitian jokatuko du Lan Mobelek itzuliko partida eta irabaziz gero, finalerdietan aritzeko aukera izango dute Iurgi Caminosen mutilek. 21:00etan izango da partida, Azpeitiko kiroldegian.

Atzoko partida ondo hasi zuten Iraurgikoek, 19 eta 23 aurre hartuta markagailuan. Bigarren laurdena ere ildo beretik hasi zuten Caminosen mutilek, eta 35 eta 44 bukatu zuten. Hirugarren laurdenean, Ourensek hartu zion aurre Lan Mobeli, eta hirugarren laurdena 65 eta 64 amaitu zen. Azken segunduak gora-beheratsuak izan ziren; 86 eta 85 hartu zuen partidan aurrea Ourensek, baina laster sartu zuen kanporaketako joaneko partida bereganatzeko saskiraketa Iraurgik. Gauzak horrela, 86 eta 87 bukatu zen partida, eta Lan Mobelek kanporaketako lehenengo puntua Azpeitira ekarri zuen.

Lan Mobel ISBn atzokoan jokatu zutenak eta saskiratze datuak, hemen:

Serrano (12), Atoyebi (24, Ibargutxi (3), Ott (19) eta Guridi (4) -bosteko nagusia- Casado (13), Xabo, Motos (7), Martinez, Barberena (3) eta Olaizola (2).