Asteburu Musikal oparoak datoz

Uztarria.eus 2012ko api. 25a, 11:28
Udal Musika Bandaren kontzertuak eman zien hasiera aurtengo Asteburu Musikalei. (Azpeitia.net)

Zapatu eta igande honetan izango da ekimenik. Esaterako, zapatuan, hilak 28, Izarraitz Txistulari Taldeak eta kale animazioak girotuko dute Alde Zaharra, 19:30ean hasita. Igandean, berriz, Kitarra Taldearen txanda izango da. 12:30ean hasiko dute emanaldia, udaletxeko arkupetan.

2012ko Asteburu Musikalak hasita dira dagoeneko (maiatzaren 1ean, Udal Musika Bandak kontzertua eskaini zuen). Dena dela, astebukaera honetan hasi eta ekaina bitartean musikaz gozatzeko aukera izango da asteburuetan.

Musika eskaintza zabala izango da herrian eta, besteak beste, Juan de Antxieta Musika Eskolak, Izarraitz Txistulari Taldeak, Metal Boskoteak, Kitarra Taldeak eta Zubi Zaharreko taldeak entzuteko aukera izango da.

Zapatu eta igande honetan izango da ekimenik. Esaterako, zapatuan, hilak 28, Izarraitz Txistulari Taldeak eta kale animazioak girotuko dute, Alde Zaharra, 19:30ean hasita. Igandean, berriz, Kitarra Taldearen txanda izango da. 12:30ean hasiko dute emanaldia, udaletxeko arkupetan.

Hona, ekainera arteko musika emanaldien egutegia:

Apirilak 28, zapatua: Izarraitz Txistulari Taldea eta kale animazioa, 19:30ean hasita, Alde Zaharrean.

Apirilak 29, igandea: Kitarra Taldearen kontzertua, 12:30ean hasita, udaletxeko arkupetan.

Maiatzak 12, zapatua: Udal Musika Bandaren kontzertua, 19:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean.

Maiatzak 26 zapatua: Banda Gaztearen eta txistulari gazteen kontzertua,  19:30etik aurrera, Sanagustin kulturgunean.

Ekainak 3, igandea: Banda Gaztearen eta txistulari gazteen kontzertua, Nuarben, 13:00etan hasita.

Ekainak 20, asteazkena: Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasleen ikasturte bukaerako jaialdia. Soreasu antzokian izango da, 19:30etik aurrera.

Ekainak 24, igandea: Udal Musika Bandaren kalejira eta kontzertua Urrestillan, 11:00etan hasita.

Dena dela, ekimen horiez gainera beste hainbat izango dira. Baina, Udaletik esan dutenez, oraindik zehazteko daude horiek. Aurreratu dutenez, Zubi Zaharreko eta Urrestillako musika taldeek ere kontzertuak eskainiko dituzte maiatza eta ekaina bitartean.