'Circo de las inescalables' proiektuak jasoko du 2012ko Joxe Takolo Beka

Uztarria.eus 2012ko api. 20a, 12:56

Igor Mendizabal eta Jokin Larrañaga mutrikuarrak eta Barakaldoko Javier Garcia eta Bilboko Alvaro Ortiz mendizaleak dira proiektuko partaideak.

Azpeitiko Udaleko Kirol Sailak jakinarazi duenez, Circo de las inescalables (Norte-Yukon-Canada lurraldeak/ 2012ko uztaila eta abuztua) proiektuak jasoko du aurtengo Joxe Takolo Beka. Igor Mendizabal eta Jokin Larrañaga mutrikuarrak eta Barakaldoko Javier Garcia eta Bilboko Alvaro Ortiz mendizaleak dira proiektuko partaideak.

Kirol Sailekoek jakinarazi dutenez, hiru proiektu jaso dituzte, eta 'Circo de las inescalables' izan da Udal Kirol Batzordearen ustez onena.

Beka emateko ekitaldia datorren ostiralean, hilak 27, egingo dute, 13:00etan hasita, udaletxeko aretoan.