Bakardadeko kaperara bisita gidatuak, Aste Santuetan

Uztarria.eus | Aisia
2012ko mar. 30a, 12:25

Bisita gidatuak apirilaren 5ean, 6an, 7an, 13an eta 14an izango dira. Loiolako turismo bulegoa, berriz, bihar, zapatua, irekiko dute eta apirilaren 15era arte egongo da zabalik. 

Azpeitiko parrokiako Bakardadeko kaperara bisitak antolatu dituzte. (Azpeitiko Udala)  Argazki originala

Iraurgi Lantzen garapen agentziak Aste Santuko oporraldiko bisitariei begira, hainbat ekimen jarriko du martxan bihar, hilak 31, hasita. Azpeitiko Bakardadearen kapera ikusteko bisita gidatuak antolatu dituzte, eta Loiolako turismo bulegoa ere irekiko dute.

Bakardadeko kaperara bisitak apirilaren 5ean, 6an, 7an, 13an eta 14an izango dira, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Iraurgi Lantzenekoek esan dutenez, "errenazimendu garaiko estilo artistikoa nahiz arkitektonikoa duen harribitxi hau eta bere historia publiko orokorrari ezagutaraztea da bisita gidatuen helburua".

Bestalde, bakardadeko kaperaren inguruko DVDak salgai jarriko dituzte sei euroren trukean, kaperan bertan eta Loiolako turismo bulegoan.

Bisitarientzako bulegoa

Loiolako turismo bulegoa bihar, zapatua, irekiko dute, eta apirilaren 15era arte egongo da zabalik. Astegunetan eta zapatuetan 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era irekiko dute. Aldiz, igandeetan, 10:30etik 13:30era egongo da irekita.

Gero, apiril bukaeran, berriz zabalduko dute bulegoa urte bukaera arte.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu