Azpeitian ia erabatekoa izan zen atzoko greba

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza 2012ko mar. 30a, 12:19
Azpeitian manifestazio jendetsua, atzo goizean. (Nerea Uranga)

Atzo, martxoak 29, Euskal Herriko gehiengo sindikalak Espainiako Legebiltzarrak onartutako lan-erreformaren kontra deitutako grebarekin bat egin zuten Azpeitiko ia enpresa eta denda guztiek. Ostalaritza sektoreak ere bat egin zuen lanuztearekin, oro har. Sindikatuentzat "erabateko arrakasta" izan zen atzoko greba. ELAren ustez, "enpresariak lan erreformako puntuak aurrera eramaten ahaleginduko dira", baina "langile batzuk erakutsi dute borrokatzeko prest daudela", eta orain "erronka" izango da langileek "enpresaz enpresa" beraien eskubideak borrokatzea. LABentzat, berriz, atzoko grebak "inflexio puntua izan behar du", eta norabidea argi du sindikatuak. "Krisiari aurre egiteko beste eredu sozioekonomiko eta politikoa eskuratzea da". Sindikatu honentzat "bitarteko propioak izatea nahitaezkoa da eredu propioa eraiki ahal izateko".

Urola Kostako Hitzari LABek adierazi zionez, Emubas eta Lan Mobel izan ziren ateak itxi ez zituzten enpresa bakarrak. Erdi Kalean amantal batzuk jarri zituzten zintzilik, etxeko langileak ere greban zeuden seinale.

Goizean eta arratsaldean manifestazio jendetsuak egin zituzten herriko kaleetan barrena, eta ehunka lagun bildu ziren erreformaren kontra protesta egiteko. Azken urteetan grebekin lotuta egindako protesta jendetsuenak izan ziren atzokoak. 

LAB sindikatuak atzo goizean emandako behin-behineko datuen arabera, eta UROLA KOSTAKO HITZAko kazetariak bertatik bertara ikusitakoaren arabera, Azpeitiko ondoko enpresa nagusiek egin zuten bat grebarekin: Glual, Biele, Tecnalia Azpeitia, Grumal, Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao. Horiez gain, greba egin zuten Sarralle Equipos Siderurgicos-ek, Kortak, Zerbitzu Elkarteak, Astigarraga Kit Linek, Burnik eta Kimu Bat-ek. Domusa eta Eroski kooperatibakoak ere lanuztea egin zuten.

Hezkuntzan grebaren jarraipena erabatekoa izan zen, herriko ikastetxe guztiek (Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Iraurgi Ikastetxea eta Urola Ikastola) deialdiarekin bat egin baitzuten; ikastetxeek ateak irekita izan zituzten eta legeak agindutako gutxieneko zerbitzuak eman zituzten, baina eskolarik ez zuten eman inon.