Ainitze Odriozola igerilaria hirugarren, Oñatin

Uztarria.eus 2012ko mar. 28a, 11:57

Joan den zapatuan, hilak 24, Oñatin jokatu zen Parte-hartze Mailako Bosgarren Jardunaldia. Han izan zen Izarraitz Igeri Elkarteko Ainitze Odriozola. Bi probatan hartu zuen parte; 200 metro estiloetan eta 50 metro bularrez, eta hirugarren eta seigarren postuak eskuratu zituen hurrenez hurren

Joan den zapatuan, hilak 24, Oñatin jokatu zen Parte-hartze Mailako Bosgarren Jardunaldia. Han izan zen Izarraitz Igeri Elkarteko Ainitze Odriozola. Bi probatan hartu zuen parte; 200 metro estiloetan eta 50 metro bularrez, eta hirugarren eta seigarren postuak eskuratu zituen hurrenez hurren.

Datorren zapatuan, martxoak 31, Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoen txanda izangp da, eta Eibarren izango dute hitzordua, Kirol Zehaztasun Ligako Laugarren Jardunaldia jokatuko da-eta.