Ostegunean bukatuko da Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian izena emateko epea

Uztarria.eus 2012ko mar. 28a, 11:07

Zapaturako, hilak 31, momentuz 1.000 lasterkari inguruk eman dute izena. Gainera, zenbait korrikalari afrikar iritsi da herrira; esaterako, Emmanuel Bett, Kigen eta Masai. Antolatzaileek esan dutenez, "eguraldi aurreikuspena betetzen bada, giro aparta izango dute korrikalariek. Lasterketa garaian 17 graduko tenperatura aurreikusten da, eta ostarteak eta 12 km/orduko haize boladak espero dira". 

Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdirako izena emateko azken eguna osteguna, hilak 29, izango da. Azpeitian, Aradi Kirolak eta Aitzaki Kirolak dendetan inskribatu daiteke; Azkoitian, Plaza Berri Sport-en; Oiartzunen, Intersport-Extremen (Ciclos y Caravanas Oiartzun) eta Bilbon, Intersport-Extremen (Poza Lizentziatuaren kalean). Bestalde, ostegun gauera bitartean internet bidez ere eman daiteke izena lasterketaren webgunean etawww.kirolprobak.com-en.

Zapaturako, hilak 31, momentuz 1.000 lasterkari inguruk eman dute izena. Gainera, zenbait korrikalari afrikar iritsi da herrira; esaterako, Emmanuel Bett, Kigen eta Masai. Antolatzaileek esan dutenez, "eguraldi aurreikuspena betetzen bada, giro aparta izango dute korrikalariek. Lasterketa garaian 17 graduko tenperatura aurreikusten da, eta ostarteak eta 12 km/orduko haize boladak espero dira". "Ia tenperatura ez den igotzen eta horrela bai eliteko korrikalariek eta bai herrikoiek, lasterketaz gozatzen duten", esan dute.

Ostegunean, gainera, Azpeitian dauden afrikarrekin entrenamendua egingo dute XEYE atletismo elkarteko gaztetxoek. Oraindik zehazteke dute ordua, baina ostegun arratsalde aldera izango dela esan dute antolakuntzaileek.