Azken segundoan, hirukoa eta garaipena

Uztarria.eus 2012ko mar. 26a, 11:00

Joan den ostiralean sailkapeneko lehenengoa, River Andorra, bisitatu zuen Lan Mobel Iraurgik. Partida parekatua izan zen Andorrako kiroldegian, baina azken segundoan Lan Mobeleko Ott jokalariak hirukoa bota, sartu eta partida irabaztea lortu zuen azpeitiar taldeak.

Lehenengo zatia atzetik bukatu zuen Iraurgik, 15 eta 13. Bigarren laurdenean puntu bat aurretik, 31 eta 32, izatea lortu zuten Jurgi Caminosen mutilek. Hirugarren laurdenean, aldiz, puntu baten aldearekin, 48 eta 47, aurretik izan zen Andorrako taldea, eta laugarren zatian Ott-ek sartutako hirukoari esker garaipenarekin itzuli ziren Lan Mobel iraurgikoak Azpeitira. 67 eta 70 bukatu zen norgehiagoka.