Urteroko batzar jendetsua eta sari banaketa Baigeran

Uztarria.eus 2012ko mar. 23a, 19:55
Karta jokoetan saritutakoen taldeko argazkia.

Bazkide ugarik hartu zuen parte ostegunean Baigeraren urteroko batzarrean eta aretoa bete-bete zela eman zuten elkarteko zuzendaritzako kideek 2011ko jardueraren eta 2012rako dituzten asmo eta proiektuen berri. Bukaeran, karta joko txapelketaren sariak ere banatu zituzten.

Herriko erretiratu eta pentsiodunen Baigera Elkarteak ostegunean, martxoaren 22an, egin zuen bere urteko batzar nagusia, Baigera I-eko aretoan.

Bazkide ugarik hartu zuen parte urteroko batzarrean eta aretoa bete-bete zela eman zuten elkarteko zuzendaritzako kideek 2011ko jardueraren eta 2012rako dituzten asmo eta proiektuen berri. Udal ordezkariek ere hartu zuten parte batzarrean, Eneko Etxeberria alkatea buru zela.

Ohikoa dutenez, Baigerakoek zuzendaritza batzordea berritzeko ere baliatu dute batzar nagusia. Horrela, aurreko zuzendaritzan zeuden hiru lagunek -Loreto Gonzalez, Amparo Godoy eta Maria Jesus Arregi- atzo amaitu zuten beraien eginkizuna. Hauek dira 2012-2013 epean Baigeraren zuzendaritza osatuko dutenak: Pedro Mendoza, Jose Ignacio Etxeberria, Maria Luisa Irulegi, Jose Maria Iturria, Arantxa Aizpuru, Mari Carmen Etxeberria, Juanito Amenabar eta Ignacita Campos.

Sari banaketa

Eneko Etxeberria izan zen, zuzendaritza batzordekoekin, batzarra amaitu bezain pronto banatu zituzten Baigerako karta jokoetako txapelketaren sariak eman zituena.

Musean, Mauricio Gogorza eta Julian Lapeira izan dira txapeldunak, eta Maria Luisa Irulegi eta Justo Letamendia finalistak; punttoan Inaxita Sudupek eta Bittori Bastidak irabazi dute, Jesusa Ibarbia eta Lurdes Agirretxeren aurretik; eskoban, Mari Luz Perez eta Pili Fernandez nagusitu ziren eta Pilar Mugika eta Mari Carmen Landeta izan ziren txapeldunordeak; eta, tutean, lehen saria Manuel Mendoza eta Angel de Arribarentzat izan da, eta Antonio Vargas eta Diego Rajadorentzat bigarrena.