Telefono enpresen inguruko kexak izan dira nagusi kontsumitzaileen artean, Azpeitian

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza | Gizartea
2012ko mar. 23a, 12:36

Azpeitiko Kontsumitzaileen Arreta Bulegoak (KIUB) iazko datuak kaleratu ditu. Kexa gehienak telefono enpresen ingurukoak izan direla adierazi du Mila Urzelai teknikariak. Guztira 86 kexa izan dira, eta 54 kontsulta. "Beste urteetan ere telefoniaren gaineko kexak izaten dira nagusi. Normalean kontratazioari dagokionean izaten dute arazo gehien bezeroek. Telefono bidez kontratazen da askotan zerbitzua, eta gero jendea ez da akordatzen baldintzekin", esan du Urzelaik.

Sindikatu zaharreko bigaren solairuan egoten da Azpeitian. (Xabier Otamendi)  Argazki originala

Azpeitiko Kontsumitzaileen Arreta Bulegoak (KIUB) iazko datuak kaleratu ditu. Kexa gehienak telefono enpresen ingurukoak izan direla adierazi du Mila Urzelai teknikariak. Guztira 86 kexa izan dira, eta 54 kontsulta. "Beste urteetan ere telefoniaren gaineko kexak izaten dira nagusi. Normalean kontratazioari dagokionean izaten dute arazo gehien bezeroek. Telefono bidez kontratazen da askotan zerbitzua, eta gero jendea ez da akordatzen baldintzekin", esan du Urzelaik.

Gasaren eta elektrizitatearen inguruko erreklamazioak ere ugaritu egin dira. Guztira, 17 kexa eta 28 kontsulta izan dira Azpeitian. Urzelaik esan duenez, "prezioek gora egin dute, eta merkatua liberalizartu egin denez, eskaintza handia dago. Kanpaina oldarkorrak egin dituzte, nolabait esatearren. Kasu askotan iruzur egiten diete bezeroei, baita telefoniaren kasuan ere. Internet bidezko salmentaz ere kexatu dira kontsumitzaileak".

Guztira Azpeitiko Kontsumitzaileen Arreta Bulegoak 122 kexa eta 243 kontsulta bideratu zituen iaz. Besteak beste, komertzioen, garraioen, irakaskuntzaren eta bidai agentzien inguruko kexak jaso zituzten.

Astelehen, asteazken eta ostiraletan egoten da bulegoa Sindikatu Zaharreko bigarren solairuan.

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu