Gaur jarraituko du Azkueren hilketaren inguruko epaiketak, froga berriekin

Urola Kostako Hitza eta Uztarria.com 2012ko mar. 20a, 12:56

Amaia Azkueren hilketaren inguruko froga berriak aurkeztekoa da gaur, asteartea, Ioanes Labaien defentsa abokatua. Horretarako baimena eskatu zuen atzo, eta onartu egin zion epaileak. Hala, etenda geratu zen saioa, eta gaur azaldu beharko dituzte ondorioak bai defentsak, bai Azkuetarren abokatu Miguel Castellsek. 16:00etan hasiko dute saioa Donostiako Adingabeen Auzitegian.

Amaia Azkueren hilketaren inguruko froga berriak aurkeztekoa da gaur, asteartea, Ioanes Labaien defentsa abokatua. Horretarako baimena eskatu zuen atzo, eta onartu egin zion epaileak. Hala, etenda geratu zen saioa, eta gaur azaldu beharko dituzte ondorioak bai defentsak, bai Azkuetarren abokatu Miguel Castellsek. 16:00etan hasiko dute saioa gaur
Donostiako Adingabeen Auzitegian.

Diario Vasco egunkariak gaur jakinarazi duenez, Amaiaren hilotza urtegitik ateratzen aritu ziren hiru suhiltzailek deklaratuko dute gaur. Amaia eskuak lotuta zegoen ala ez azaldu beharko dute, besteak beste, Ioanes Labaien defentsa abokatuak hala eskatuta. Defentsaren arabera, akusazioaren bertsioa "ez da guztiz argia", eta "kontraesanak" ditu. "Ez lapurreta (hori da akusazioak hilketaren arrazoi gisa aurkeztu duena), ez Anderren izaera ez datoz bat hilketaren basakeriarekin", adierazi du Labaienek. Hori dela-eta, gertatutakoaren gainean bestelako irakurketa bat egiteko deitu ditu hiru lekukoak.

"Suspentsioa eskatu dugu, diligentzia berriak aurkezteko, eta epaileak onartu egin du. Beraz,
bihar gehiago", adierazi zuen, labur-labur, Labaienek, epaitegitik ateratakoan. Castellsek ez zuen eskaera espero, baina ez du uste, ordea, defentsak aurreratutako diligentziek "ezer aldatuko dutenik". Areago, Laibaienek atzerapena Ertzaintzaren frogetan hutsuneren bat topatzeko baliatuko duela uste du Castellsek. Era berean, azken orduko eskaera familiarentzat "desilusio handia" izan dela gehitu du, epaiketa lehenbailehen buka dadin nahi baitu.

Atzo ziren egitekoak oriotarraren hilketaren inguruko epaiketaren azken saioa, Donostiako
Adingabeen Auzitegian. Proba dokumentalak aurkeztu ostean, akusazioko eta defentsako abokatuek ondorioak jakinaziko zituztela espero zen. Hala izan balitz, epailearen erabakiaren zain geratuko ziren bi aldeak.

Aurreratu dutenez, kasua artxibatzeko eskatuko du defentsa abokatuak, frogak akusatuari
hilketa leporatzeko nahikoa ez direla argudiatuta. Akusatua biktimaren autoan eta oriotarra hil zuten lekuan egon zela bai, baina hiltzailea bera izan zela ezin dela frogatu argudiatu du Labaienek.

Fiskaltzak eta Azkuetarren abokatu Miguel Castellsek, berriz, 10 urteko kartzela zigorra eskatuko dute auzipetuarentzat. Castellsek adierazi du eutsi egingo diotela eskaerari, moldaketaren batekin. "Aurkeztutako froga bat bera ere ezin izan da atzera bota", azaldu du. Eta horrekin Azkue auzipetuak hil zuela frogatuta geratu dela dio.

Ostiralean urte bat bete zen oriotarraren hilotza Azpeitiko Ibai Eder urtegian aurkitu zutela.
Azpeitiko, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako herritarrek Azkue gogoratu zuten urteurrenean. Urola Kostako Koordinadora Feministak deituta, dozenaka
lagun bildu ziren herriotan, Eraso sexistarik ez, Amaia Azkue gogoan! lelopean.

Emakunderen salaketa

Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak ere babesa agertu dio biktimaren familiari. "Emakumeen aurkako indarkeria da gaur egun emakumeen eta gizonen arteko aldearen adierazgarri latz eta gogorrena". Azkueren hilketa gaitsetzi eta justizia eskatzen dutenen adierazpenekin bat egitera deitu ditu herritarrak. "Gizarte osoak du emakumeekiko indarkeriaren aurkako borrokan erantzukizuna".

Abokatuak epaiketaren atzeratzeaz

Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketa gaur atzo, astelehena, zen bukatzekoa. Epaileak gaur arte atzeratzea erabaki zuen, ordea. Izan ere, defentsaren abokatuak hala eskatu zuen, froga berriak zeudela arrazoituta. Urola Kostako Hitzak jaso ditu bi abokatuen hitzak gai honen inguruan.