Nuarbeko erasoa dela-eta "kezka agertu" eta "argitzeko eskaera" egin du Udalak

Uztarria.eus | Gizartea
2012ko mar. 19a, 15:46

Eneko Etxeberria alkateak sinatutako oharra plazaratu du gaur, astelehena. Ostiralean, martxoaren 16an, erasotu zuten emakumeari eta haren familiari "babesa erakutsi" nahi die, eta antzekorik berriro ez gertatzeko neurriak ere eskatu dituzte udal ordezkariek. 

Nuarbeko erasoa dela-eta "kezka agertu" eta "argitzeko eskaera" egin du Udalak. Eneko Etxeberria alkateak sinatutako oharra plazaratu du gaur, astelehena. Ostiralean, martxoaren 16an, erasotu zuten emakumeari eta haren familiari "babesa erakutsi" nahi die, eta antzekorik berriro ez gertatzeko neurriak ere eskatu dituzte udal ordezkariek.

Hau da Udalak zabaldu duen oharra:

"Azpeitiko Udalak aurreko ostiralean Nuarben gertatuko erasoaren aurrean bere kezka agertu nahi du. Gertaera oso larria izan da baina zorionez erasotako emakumea arriskuz kanpo dago.

Gertaera honen aurrean Udalak bere babesa adierazi nahi die erasotako emakume eta familiari. Gertatutakoa onartezina da eta argitzeko eskaera egiten die polizi arduradunei. Aldi berean, horrelakorik berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak hartzea ezinbestekotzat jotzen du".

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iñaki Martinez | 2012-03-19 : 17:23

Oso ondo iruitzezat udalan babesa jasotzie, benetan eskertuko debela iruitzezat!
Egiye esanda oindik ezin sinistuta nao ostirelien gertau zanakin! Hamaike ikusteko gaude! Benetan oso larriye! Nere animo haundiyenak eraso goor hau jaso zuen emakumiei ta familiyei. Ea lehenbailehen argitzean gertakari grabe hau! Bestetik, eite dien zenbait komentayo neurtziere eskatuko nuke, alperrikeko miñe sortziere etzak ondo iruitzen!

euli | 2012-03-19 : 18:12

honek ya bildurrezko pelikula bat emateu baino okerrena hemen pasatzen ai dala... Ia lehen bait lehen dana argitzean ze ya falta zaguna da Azpeitine bildurrez ibili berra eukitzie.

Betikue | 2012-03-19 : 18:20

Azpeiti, " Ciudad Juarez" txiki...

juan | 2012-03-19 : 18:47

Nike babesa adierazi nahi diyobet erasotako emakume eta familiari. Baño ze motiboatik ein diyobe?

lau | 2012-03-19 : 19:06

Nike nere babes osue emateiobet emakumiei ta bean failiyen. Ta auskalo zeba indiyoben hori.

ekhine | 2012-03-19 : 20:31

nire babesa familia osoari.

ekilikua | 2012-03-19 : 20:31

berdin du zergatik pasatu den, nik ere babesa.

paila | 2012-03-19 : 20:33

Sendatu bada gaitz erdi, ez nuen holako larria izango zela pentsatzen.
Nik ere alkatearekin bat egiten dut.

potoli | 2012-03-19 : 20:34

Nik ere mezu honekin bat. Animo!

biluztu | 2012-03-19 : 20:34

Denan gainetik onartezina da. Ni ere mezu honekin bat.

bizipoz | 2012-03-19 : 20:35

Nik ere bat egiten dut mezuarekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu