'Indarkeria sexistarik ez! Amaia Azkue gogoan!'

Uztarria.eus 2012ko mar. 16a, 21:24

Amaia Azkue gogoan, ehun lagundik gora elkartu dira gaur, ostirala, herriko plazan. Indarkeria sexistarik ez! Amaia Azkue gogoan! idatzita zeukan pankartaren atzean -argazkian-, Urola Kostako Koordinadora Feministak gaur urtebete hil zuten emakumeari gertatutakoa gogoratu eta salatzeko eginiko deialdiari erantzunez egin dute elkarretaratzea Azpeitian, eskualdeko beste hainbat herritan bezala. Amaia Azkueren heriotza argitzeko epaiketa joan den astelehenean hasi zen Donostian eta datorren astelehenean, martxoaren 19an, dira azken saioa egitekoak.