Andoni Azpillagak zakur leren Espainiako Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2012ko mar. 13a, 11:12

Igandean, martxoak 11, jokatu zen Espainiako Zakur Leren Txapelketako bigarren zatia Baqueira Bereten. Proba zapatuan hasi zen, eta igandean bukatu. Lehenengo egunean oso parekatuta ibili ziren parte-hartzaileak eta igandeko proba hasi aurretik dena edo ia dena erabakitzeko zegoen.

Mugagabeko zakur leren proba irabazi du Andoni Azpillaga azpeitiarrak. Azpillagak Herrialde Katalanetako federazioarekin hartu du parte txapelketan. Hori dela-eta, mugagabeko zakur leren kategorian Espainiako Txapelduna da azpeitiarra.