Ikasle holandarrak Urola Ikastolan

Uztarria.eus 2012ko mar. 6a, 20:14

Langraaf-eko Charlemagne Collegeko ikasle holandarrak Azpeitian izan dira azken bi asteotan, Urola Ikastolakoekin urtero egin ohi duten elkartrukearen barruan. Hemengo ikasleen familietan bizi izan dira eta, proiektu-lana egiteaz gain, ondo pasatzeko eta Euskal Herriko hainbat toki, kultura, ohiturak eta lagunak ezagutzeko aukera izan dute. Urola Ikastolako ikasleak urtarrilean izan ziren Herbeheretan. "Ea ba datorren ikasturtean berriro ere errepikatzen dugun esperientzia", esan dute Urola Ikastolako arduradunek. Argazkian, Azpeitiko eta Holandako ikasleak, Gernikara egin zuten bisitan.