Azpeitiko Argazki Elkartearen erakusketak

Uztarria.eus 2012ko mar. 2a, 19:24

Azpeitiko Argazki Elkarteak bi erakusketa berri jarri ditu abian. Martxoaren 1ean hasi eta apirila bukatu arte, bost argazkilariren lanak ikusi ahal izango dira herrian: Baigera Ieko tabernan, Alaitz Lizarralderen eta Gorka Arregiren seina argazki jarri dituzte, eta Borja Eizagirre, Javier Ruiz Larrinaga eta Angel Olabarriaren launa argazki, berriz, Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan. Argazkian, mendizaletako erakusketaren lanetako batzuk.