Gizonen eta emakumeen denboraren erabileraz hitzaldia izango da, gaur

Uztarria.eus 2012ko ots. 29a, 12:07

Era desberdinean erabiltzen dugu denbora gizon eta emakumeok? izenburupean hitzaldia izango da gaur, asteazkena, 19:30ean hasita, Emakumeen Txokoan. Matxalen Legarreta Iza Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia irakaslea ariko da hizketan.

Antolatzaileek esan dutenez, hitzaldiaren helburua gizonen eta emakumeen denbora erabileran dauden genero desberdintasunak azaleraztea da. Horretarako, Eustat Euskal Estatistika Erakundearen Denbora Aurrekontuen inkestako emaitzak hartuko dituzte kontutan. Hitzaldia, "herritarrenga jarrera erreflexiboa eta parte-hartzailea" pizteko moduan izango da.