Gau Txoririk onenak

Uztarria.eus 2012ko ots. 28a, 11:34

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako III. Gau Txori Argazki Lehiaketako sariak banatu zituzten joan den zapatuan, hilak 25, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan. Lehen saria Alex Garaik irabazi zuen; bigarrena, Carlos de Cosek; eta, hirugarren saria Carlos Mediavillak irabazi zituzten. Herritarren artean onena, berriz, Alaitz Ruiz izan da. 23 argazkilarik hartu zuten parte lehiaketan.