Unai Iparragirre nagusi, Zumaian

Uztarria.eus 2012ko ots. 27a, 13:02
Unai Iparragirrek sprintean irabazi zuen lasterketa. (Baleike)

Zapatuan jokatu zen IV. Txirrindularitza Saria Zumaian, eta Iparragirre nagusitu zen tropelari sprintean aurre hartu eta gero.

 


Afizionatu mailako denboraldiko lehen lasterketa jokatu zen zapatuan, hilak 25, Zumaian. Bidelan taldeko Unai Iparragirre 'Txipa' azpeitiarrak irabazi zuen IV. Txirrindularitza Saria, tropelari esprintean aurre hartu eta gero. 

Maila handiko txirrindulariak izan ziren lasterketan; tartean, Unai Elorriaga pistako puntuaketako Munduko Kopako irabazlea.  Dozena bat laguneko taldetxoak hanka egin zuen lasterketa hasi bezain pronto, baina tropela atzetik izan zuten uneoro. Azken txanpan tropela gerturatu zitzaion taldetxoari, eta sprintean erabaki zen guztia.