Asteartean itzuli ahal izango dira ollagor ehizarako txartelak

Uztarria.eus 2012ko ots. 27a, 11:17

Urtero bezala, Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak ollagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak itzultzeko epea zabaldu du. Asteartean jasoko dituzte, 19:00etatik 20:30era, Ollagorra elkartean.

Urtero bezala, Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak ollagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak itzultzeko epea zabaldu du. Hori dela-eta, hilaren 28an, asteartea, Ollagorra elkartean egongo dira txartelak jaso ahal izateko, 19:00etatik 20:30era. Bestalde, nahi dutenek txartela federazioan itzuli dezakete. 

Horrez gain, arratzako federatu txartela eskatu nahi dutenek ere asteartean izango dute horretarako aukera, 19:00etan hasita, Ollagorra elkartean bertan.