Fiskaltzak hamar urteko espetxe zigorra eskatu du Amaia Azkueren ustezko hiltzailearentzat

Uztarria.eus 2012ko ots. 16a, 17:10

Hilketa izan zenean auzipeturik dagoen A.E. azpeitiarra adin txikikoa bazen ere, adinez nagusi direnei halako kasuetan ezartzen zaien zigor bera eskatu du harentzat Gipuzkoako Fiskaltzak. Epaiketa noiz egingo duten ez dute oraindik argitu.

Zenbait komunikabidek (Urola Kostako Hitza-k, kasu) azken orduetan zabaldu duenez, Amaia Azkueren ustezko hiltzailearentzat hamar urteko espetxe zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak.

Hilketa izan zenean auzipeturik dagoen A.E. azpeitiarra adin txikikoa bazen ere, adinez nagusi direnei halako kasuetan ezartzen zaien zigor bera eskatu du harentzat Gipuzkoako Fiskaltzak.

2011ko martxoaren 16n, orain dela ia urtebete, aurkitu zuten Azkueren gorpua Ibai-Eder urtegian. Epaiketa noiz egingo duten ez dute oraindik argitu.

Iazko abuztuan Adingabeen Fiskaltzaren aurrean hilketa aitortu zuenetik adin txikikoentzako barneratze zentro batean dago Azkueren hilketagatik auziperatutako azpeitiarra. Orain dela aste batzuk, ordea, aurreko deklarazioa aldatu eta Amaia Azkue berak ez zuela hil esan zuen Adingabeen Fiskaltzan.