Sanjuandegin auzo lokal berritua ireki dute

Uztarria.eus 2012ko ots. 14a, 11:53
Iluntze lokalaren irekiera ekitaldiko une bat.

Joan den ostiralean, hilak 10, ireki zuten Sanjuandegin 'Iluntze' auzo lokala. XJ Auzolanean taldeak berritu du txokoa, eta joan den ostiraleko irekiera ekitaldian hogei bat lagunek hartu zuten parte; han izan zen Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea ere. Lokalak izan duen harrerarekin gustura daude Xanjuandegi Auzolanean taldeko kideak: "Jende askok hartu du parte irekieran; bi orduan sartu-irtenean jende asko ibili zen ostiralean".

Herritar eta auzotar guztientzat dago zabalik auzolokala XJ Auzolanekoek esan dutenez. Lokalaren funtzionamendu araudia zehaztuta dute eta lokala erabiltzeko, aurrez tokia hartu behar da, eta horretarako telefono zenbakia jarri dute, 645 47 17 00. Bertara deituta egin beharko da erreserba. 

Bestalde, dagoeneko hil honen bukaera bitarteko hainbat ekimen dute aurreikusita, Iluntze auzo lokalean. Esaterako, ostiralean, antzerkia izango da, 21:30ean hasita. Bertan, Ane Arenasek eta Erika Olaizolak Eguzkilore obra antzeztuko dute, eta Iñigo Antsorregik eta Ander Azurmendik Irakasleak lana eskainiko dute. Otsailaren 23an, berriz, Urrutiko kontuek ekimenaren lehenengo saioa egingo dute Iluntze lokalean.

Joan den ostiralean bertan Sara Carrasco XJ Auzolaneaneko kideari elkarrizketa egin zion Uztarria.com-ek.

Festak antolatzeko bilera

Bihar, asteazkena, Sanjuandegiko festak antolatzeko bilera egingo dute Iluntzen. 20:30ean hasiko dute batzarra XJ Auzolaneanekoek. Dagoeneko hilabete inguru da auzoko festak antolatzen hasi zirela Sanjuandegin.