Gazteria Sailak lau ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako

Uztarria.eus 2012ko urt. 27a, 13:01

Sukaldaritza brasildarra, oinarrizko sukaldaritza, capoeira eta dantza afrikar ikastaroak izango dira otsailean eta martxoan

Interesa dutenek otsailaren 10erako eman beharko dute izena

Udaleko Gazteria Sailak lau ikastaro prestatu ditu datozen hilabeteetarako. Sukaldaritza brasildarra, oinarrizko sukaldaritza, capoeira eta dantza afrikar ikastaroak izango dira otsailean eta martxoan.

Interesa dutenek otsailaren 10era bitartean eman dezakete izena Gazte Informazio Bulegoan (Plaza Txikian, udaltzainen ondoan), 943 15 71 61 telefonora deituta edo gib@azpeitia.net helbidera idatzita.

Sukaldaritza brasildarra

Sukaldaritza brasildar ikastaroa otsailaren 14an, asteartea, hasiko da eta martxoaren 27ra arte izango dira saioak, asteartero. 18:303etik 20:30era izango dira saioak, Gaztelekuan. Ikastaroan izena ematen dutenek 35 euro ordaindu beharko dituzte, aldiz, gazte, ikasle edo langabetu txartela dutenek, 30 euro.

Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa martxoaren 7an, asteazkena, hasiko da eta hilaren 28ra arte izango da asteazkenero. Ikastaro hau 18:30etik 2:30era izango da, Gaztelekuan. Ikastaro hau ere 35 euro ordaindu beharko da, baina gazte, ikasle edo langabetu txartela dutenek 30 euro ordaindu beharko dute.

Capoeira ikastaroa da hirugarrena. Martxoaren 2an eta 10ean izango dira saioak, 10.30etik 12:30era, kiroldegian. Ikastaro honetan izena ematen dutenek 20 euro ordaindu beharko dute, eta gazte, ikasle edo langabetuek 15 euro.

Datozen hilabeteetarako Gazteria Sailak antolatu duen laugarren eta azken ikastaroa dantza afrikarrena da. Martxoaren 17an eta 24an izango dira saioak, Gaztelekuan. 10:30ean hasi eta 12:30ean bukatuko dira, eta izena ematen dutenek 20 euro ordaindu beharko dute. Gazte, ikasle, edo langabetuek, berriz, 15 euro.