Pirritx, Porrotx eta Marimototxek emanaldia eskainiko dute otsailaren 4an

Uztarria.eus 2012ko urt. 27a, 11:01

Izarraitz pilotalekuan izango da, eta bi emanaldi eskainiko dituzte: 16:00etan, eta 18:30ean

Sarrerak 6 euro balio du eta dagoeneko erosi daitezke herriko hainbat lekutan

Pirritx, Porrotx eta Marimototxek euren azken lana, Zazpikoloroa eskainiko dute otsailaren 4an, zapatua, Izarraitz pilotalekuan. Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu du ekimena, eta bi emanaldi egingo dituzte: 16:00etan bata, eta 18:30ean bestea.

Sarrerak 6 euro balio du eta dagoeneko erosi daitezke herriko hainbat lekutan. Uztaro haurreskolan, Lasa gozotegian, Eguzkitzan, Pastorkuan, Ametsan, Laratzen, Sanagustin kulturgunean eta Errotatxo okindegian.

Zestoan, Anardin eskuratu daitezke. Zumaian, Ardantzabide Altzariaken eta Brakys kafetegian eta Azkoitian, Errotatxo okindegian.