Lan Mobel ISBko Ola Atoyebi azken jardunaldiko bost jokalari onenetan sartu dute

Uztarria.eus 2012ko urt. 26a, 12:01
Ola Atoyebi Ourenseren kontrako partidako une batean. (Iraurgi ISB)

Asteburuko partidan lortutako puntuazioak sartu du Solobasket webguneko bost onenetan

Bestalde, Zilarrezko Adecco Ligako laugarren saskiratzaile onena da Atoyebi

Lan Mobel Iraurgiko Ola Atoyebi nigeriar pibota Zilarreko Adecco Ligako bost jokalari onenetan sartu dute Solobasket.com-ekoek, asteburu honetan Ourenseren kontra jokatutako partidan lortutako puntuazioa dela-eta.

.24 puntu saskiratu zituen, eta zortzi errebote jaso. Asistentzia bat emanda eta baloi bat berreskuratuta bukatu zuen partida eta, horrenbestez, 25 puntuko balorazioa jaso zuen Lan Mobel ISBko jokalariak.

Ez da Atoyebi bost jokalari onenetan sartzen duten lehenengo aldia. Izan ere, Coruñaren kontra jokatutako partidan ere 33 puntuko balorazioarekin sartu zen-eta bost onenetan.

Bestalde, Zilarrezko Adecco Ligako laugarren saskiratzaile onena da Atoyebi, 16.92 puntu sartuta partidako. Aldiz, lehenengo postuan dago Lan Mobel ISBko Alfredo Ott, 17.77 punturekin.