'Usurbilgo hondakinen kudeaketa sistema', lehen kronika kaleratu du AZZk

Azpeitia Zero Zabor 2012ko urt. 27a, 17:01

Azpeitia Zero Zaborrek azken asteetan egin dituen bisiten kronikak kaleratzeari ekin dio, bere blogean

Ondorengo egunetan kaleratuko dituzte Hernani eta Lapatxera eginiko irteerei dagozkienak ere

Azpeitia Zero Zaborrek azken asteetan egin dituen bisiten kronikak kaleratzeari ekin dio, bere blogean. Usurbilgo hondakinen kudeaketa sistema da aurrena. Ondorengo egunetan kaleratuko dituzte Hernani eta Lapatxera eginiko irteerei dagozkienak ere.

Ekimen honen helburua, jasotako informazioa herritarren eskura jartzea da. Horregatik Azpeitia Zero Zaborretik dei egiten dizuegu herritarrei, kronika hauek irakurri eta zabaldu ditzazuen.

Kronikak guztiak, AZZren blogean (www.azpeitiazz.com) izango dira eskuragarri, Kronikak atalean.