Imanol Elias omenduko dute San Sebastian bezperan

Uztarria.eus 2012ko urt. 17a, 18:01

"Urte luzez Azpeitiko herriaren alde alor desberdinetan egindako lana aitortu" nahi dio Udalak

San Sebastian egunez, berriz, Itziar Oiarzabal eta Maria Jesus Garmendia omenduko dituzte

Sansebastianak gainean dira eta, helduak zein haurrak urtarrilaren 19ko eta 20ko bi danborrada nagusietarako entseatzen hasiak diren bitartean, Udaleko Festa Batzordean bi egunotako egitaraua borobiltzen ari dira.

Izan ere, gaur bertan jakinarazi du Udalak Imanol Elias idazle eta historialaria omenduko dutela San Sebastian bezperan. Omenaldiaren xehetasunak ez dituzte oraindik azaldu, baina "urte luzez Azpeitiko herriaren alde alor desberdinetan egindako lana aitortu" nahi dio Udalak. Joan den abenduan beste aitortza bat ere jaso zuen Eliasek, Kultur Mahaiak ohorezko bazkide izendatu zuenean.

Bezperakoa ez da izango aurtengo festen omenaldi bakarra. San Sebastian egunez, Itziar Oiarzabal -Imanol Eliasen emaztea, hain zuzen- eta Maria Jesus Garmendia omenduko dituzte, Erregeen kabalgatan egindako lanagatik