Azpeitiarrak Usurbilen eta Hernanin izan dira hondakinen bilketa sistemak ikusten

Azpeitia Zero Zabor 2009ko urt. 9a, 11:01
.18 lagun elkartu ziren atzo, igandea, Hernanin.
Azpeitia Zero Zaborreko sarekideak, hondakinen kudeaketan aldaketa nabarmenak eman dituzten bi herritan izan da asteburuan Taldearen ustez, "oso aberasgarriak izan dira bi bisitak"
Azpeitia Zero Zaborreko sarekideak, hondakinen kudeaketan aldaketa nabarmenak eman dituzten bi herritan izan dira asteburuan: zapatuan, hilak 7, Usurbilen eta igandean, atzo, Hernanin. Taldearen arabera, "oso aberasgarriak izan dira bi bisitak, gaikako bilketa sistema, autokonpost planta, garbigunea, konpost komunitarioa… bertatik bertara ikusi eta datu argigarri pila bat entzuteko parada izan genuelako". Usurbilen Azpeitia Zero Zaborreko zortzi sarekide izan ziren bisitan eta igandean, hamaika lagun Hernanin. Taldeak "eskerrak eman" nahi dizkie harrera egin dieten usurbildarrei eta hernaniarrei, "tratua paregabea" izan delako. Azpeitia Zero Zaborrek datozen egunetan bisita hauen eta hurrengo egunetan egingo dituenen inguruko kronikak eskegiko ditu blogeko "Kronikak":http://azpeitiazz.wordpress.com/kronikak/ atalean. **Azpeitia Zero Zabor sarekide izan nahi?** Sarekide izateko, nahikoa da *azpeitiazz@hotmail.com* helbidera mezu bat bidaltzea. Azpeitia Zero Zaborrek martxan jarri du bere sarea. Oraingoz adin eta eremu desberdinetako 24 herritarrek osatzen dute. **Zertarako izan sarekide?** Bileretako aktak jasotzeko. Antolatzen ditugun bisitetara joan ahal izateko (Usurbil, Hernani, Lapatx...). Batzar zabaletan iritzia eman eta erabakietan eragiteko.