Lantegietarako autobus zerbitzurik ez da izango urtarrilaren 2tik aurrera

Uztarria.eus | Gizartea
2011ko abe. 30a, 18:12

Udalak kentzea erabaki du, ekonomia arazoak eta zerbitzuaren "erabilera txikia" tarteko

Urrestillako bizilagunei ere eragingo die murrizketak; Beizamako linea eta taxibus zerbitzua izango dituzte erabilgarri

Lantegietarako autobus zerbitzua kentzea erabaki du Udalak. Astelehenetik, urtarrilaren 2tik aurrera, ez dute garraio zerbitzu hori emango. Ekonomia arazoak eta zerbitzuaren "erabilera txikia" tarteko hartu du kentzeko erabakia Udalak.

Lantegietara garraio publiko zerbitzua eskaintzeko aurreneko saiakera 2006an egin zuen Udalak, Landetara autobusak jarrita. 2009an, berriz, Urrestillako lantegietarako ere zerbitzua jarri zuten. Bi kasuetan, enpresekin lankidetzan eta gastuak partekatuta jarri zituzten autobusak.

Urrestillako bizilagunei ere eragingo die autobus zerbitzuaren murrizketak. Izan ere, Urrestillako lantegietara joaten zen autobusak hango biztanleei ere eskaintzen zien zerbitzua. Hemendik aurrera, besteak beste, asteartero eta aspalditik Azpeitiko azokatik bueltatzeko eguerdi aldean izaten zuten autobusik ez dute izango urrestildarrek. Urrestillan, Nuarben bezalaxe, Beizamako linea eta taxibus zerbitzua izango dituzte erabilgarri. Beizamatik datorren autobusari dagokionez, astelehenetik ostiralera 08:00etan, 08:37an, 14:32ean, 17:32ean eta 19:42ean izango dute, Azpeitira jaisteko; Azpeititik itzultzeko, berriz, 08:10ean, 14:00etan, 17:00etan eta 19:15ean. Taxibus zerbitzua, aldiz, bezperan hartu behar da eta Lurraldebus txartelarekin ordaindu beharko da.

Gastuak aurrezteko plana

Udalaren egungo egoera ekonomikoak "erabaki gogorrak hartzera behartzen" dituela adierazi dute udal gobernutik. Krisiari aurre egiteko gastuak murriztu beharra ikusi du Udalak. Gastuak aurrezteko plana diseinatzen hasi da Udala. "Beharrezko zerbitzuak mantenduz gastuak etengabe murriztea" izango da plana diseinatzerakoan erabiliko duten irizpide nagusia, Eneko Etxeberria alkateak azaldu duenez. "Hor kokatu behar ditugu azken asteko bi erabakiak: bata, zaborraren bilketaren ingurukoa, eta bestea, langileen autobus zerbitzuarena. Azken honen kasuan, erabilera txikia zuen, oso txikia, eta ezin zen jasan hori mantentzea. Hala ere, Foru Aldundiarekin beste linea batzuk lotu ditugu", aurreratu du alkateak.

Horrelako erabakiak eta murrizketak gustukoak ez direla aitortu du Etxeberriak, "baina ardura hartu behar da eta hartuko dugu. Udalaren sarrerak etengabe eta sakon jaisten ari dira eta azpeitiarren etxea izanik, ahalik egokien eta efizienteen gestionatu behar dugu", adierazi du.

Bidali:  

Erantzunak

Zelailuze | 2011-12-30 : 20:12

Lotsie emateu batzutan azpeitiarra ta hain konsumistie izetie.Beti zerbitzu publikuek eskatzen gabiltz ta geo bakoitze kotxe banatan jutegea lanea.Ondo irutzezat udalak zerbitzu hau moztie,ez badeu erabiltzen,zertako dirue elperrik gastau?.Hori bai,lasao,loiola ta azkoitiko bideko argiyek gabetan MESEDEZ ITZELDU,etzat inporta diputaziyuk ordaintzuen hala zeñek,dana gure patrikatik ertetzeu....ta alperrik daude piztuta.

potoli | 2011-12-30 : 20:12

Neri lotsie hik ematen dik zelailuze jauna, tontokeriak esaten ibiltzea. Aurreko udalak 12.000 € ordaintzen zizkian hilero bi langile autobusean emateagatik. Bale ya. Hori delitua da! Argiak ze ikusi diate... horretan. Eta hori hasiera bakarrik, kanpotik begiratuta lanpostu asko zaudek hor sobran. Espero diat horrelako erabakiak hartzen jarraitzea udala.

Zelailuze | 2011-12-30 : 21:12

Hi potoli,irakurtzen badakin?."Ondo irutzezat udalak zerbitzu hau moztie".Ta nola argiyek ez dakebela ikusik?,ez deu nahi ba dirue aurreztie?.Hire poltsikotik ez din ertetzen diruik alperrik argi hoyek piztute eukitzeko?.Prejuisiyuek zer dien.....

bahaleike | 2011-12-31 : 07:12

Hi potoli, zer pasatzen zaidan? hori dek batenbatekin sartzeko gogoa, erantzun baino lehenago irakurri mesedez.
Gustiz ados nago Zelailuzen iritziarekin, aber oraingo krisi honek bere alde ona izaten dun, eta azpeitiarrak gure kotxe fantastiko hori gutxiago erabiltzen dugun.

ekilikua | 2011-12-31 : 11:12

Aurreko alkateak ayuntamientue nola laga zuen, ez dago eskubideek. Eta nik usten dek Fiskaliari pasatu behar zaizkiola datuak. Adibidez Soreasurena. Hori egia bada, espero dut juzgaduen bukauko duela gaiyek. Ez dago eskubideek. Eta gestionatzeko modu horiek? pufff, parbulitoseko udaletxe bat izen da azken 8 urtietakue eta hori danok dakigu (batez ere EAJkuek). Earki paga ber degu azken urtietako gestiyo hori. Azpeitiye Gipuzkuen gaizkien dagon herriye da. Beitu enpresai. Dana de pena egin debe, dana. Lotsagarriye. Kerella kriminal. Derrigorrez aterako die pixkanaka danak. Lotsa. Ez debe lan earra hartu oraingo hauek (penie ta dana ematen dit). Urte berri on danoi!

Igor | 2012-01-02 : 08:01

Aurreko legegintzaldiyen zati bat errazkiñ eon zan eta Julian eon zanien minorian eon zan, presupuesto danak ANVk apoiaute atea zien... Gauzak azkar ahazteie ez?
Hauek ez al zien ba ekologistak? Kanpañaik ez debe organizau autobuse bultzatzeko, kendu ta kitto. Bildun politika "Merkel"-iano hau nahiko kuriosue da.
Komeni danien nola saltzean komeni dana, Atez atekue 5garren kontenedorie baño garestiyo izen arren, jendie reziklatzea motibau bearrien, Atez atekoa, OBLIGAU eingo gaitue. Ezkerra ez al zan ba OBLIGAZIYUEN kontrakue izeten?...

ingu | 2012-01-02 : 13:01

Potoliri: datuak eman aurretik enteratu beharko duzu ia hori horrela den. Eman dituzun datuak okerrak dira, bai duruari dagokiona eta baita erabiltzaileei dagokiena ere. Ezer publikatu aurretik, datuak konprobatu egin behar dira, ezin dira jaurti nahi den eran!!

ingu | 2012-01-02 : 14:01

garraio publikoa eskatzen ahoa betetzen zaigu. Behin jarriko eta ez dugu erabili...
Nahikoa arrazoi al da kentzeko? Arriskugarria ez ote da arrazonamendua??

gurutze | 2012-01-02 : 14:01

Ez da aurrekontu kontu bat. Aurreko alkate horri denak jan zizkiioten, azkoitiarrak Tallerrak eman dituzte, Lapatx luzau, plan urbanistikuen liuek juziyuek galdu ta galdu, elekziyo aurretik herriye asfaltau botuek irabazteko, sanagustinen kontra, soreasu kaka horretan herriye sartu ... aurrekontuek? Errazkin? PNVk egin du hori.

gosilvergo | 2012-01-02 : 14:01

Beno beno ingu eta igor,
herri guztiak dakigu autobus horren erabilera zein zen. Nik flipau egiten nuen... parregureik ez. Aspaldi kenduta behar zuen.
Eta Igor obligaziyue earra sartu ziguk hire alkatiek soreasurekin. Eta utzi ditun kakakin. Atez ate? oraindik ez zegok obligaziorik nik dakitenez. Eta usten diat, hauek behintzat herriyei kontatzen ari direla bileraz bilera ze pasatzen dan eta iritziye eskatzen. Bai, hire alderdi horrek esaten duen 1% horri. Patetikue!

Igor | 2012-01-02 : 16:01

Garbi dao autobus hori oso gutxi ibiltze zala, baño garbi daona baita gobierno berriye ez dala zayau ez zerbitzu hori mejoratzen, ez pedagogi lanik eiten... kentzie EAJko gobierno batek ein izen balu, ze esango ote zenuten...
Soreasu prestamuekin einda daola jakiteko ez dao batzarretara jun beharrik, eman dan informaziyue irakurtzie nehikue da, eo zuek etxie hipotekaipe eroste zue?

bizipoz | 2012-01-02 : 21:01

publikoaren kontzepzio arrarue daukate batzuek, publikoak dena soportatu behar du. Denona bada eta aberastasuna banatzeko balio badu, eskerreko ikuspegitik efikaza izan behar du, gutxienez efikaza. Ingu uste dut ez dala adibidea.
Animo udaletxekoei! denak ulertzen degu, behingoz alkate serio bat dugu. Animo Eneko!

potoli | 2012-01-02 : 21:01

Baino Igor, "ordezkari legal eta bakarrak" ez al dituk Bildukoak, erabakitzie izango diate ezta?
Despilfarroa hotsegiten zikok ...
Ahhh ta ingu, azpeitiar guztiok ordaintzea bizpahiru lagunek ibiltzeko kentzeko nahiko arrazoi da. Ta agian, ideia hori abian jarri zuen teknikoa kentzeko ere.

Mendi | 2012-01-03 : 00:01

Nik he Landeta juteko ez diat sekula autobus hori ibili, eta egiye esan Azpeitiarrak nolakuk gean ezautute banakian etzula exito haundik eukiko. Ala ere seguru natxiok beste kolore bateko agintariyek hartuko bazeben erabaki hau, kriston jardune eukiko zebele batematzuk.
Beste komentayo batzui segiuiez, esan, nire ados naola azkenengo 8 urtin eze asko ez tala in, baino kontun hartu, 8 urtetatik 2tan ANV eon dala agintzen eta bere erantzunkizune eukikoula, eta beste alde batetik, oin gobernun dauden 2 zinegotzi, azken 8 urte hauetan agintzen eon diela kolore guztiyetako txaketa jantziz eta hauek ere bere erantzunkizune eukikobela.
Besteik gabe Urte Berri on danoi.

jmk | 2012-01-03 : 10:01

Lenguen irakurtzen nuen Bergaran urte berriyekin herri barruen ibiltzean autobusen frekuentziye bikoiztu egin ber zebela, 20 minuturo berrien, 10 minuturo. Azpeitia is different!

jmk | 2012-01-03 : 11:01

Barkau, dixkurau egin naiz. 40 minuturo berrien, 20 minuturo.
Azpeitia is different!

Bego | 2012-01-03 : 12:01

Azpeiti edo Azpeitiarrak die diferentiek?

gosilvergo | 2012-01-03 : 13:01

Hortan ere diferentzia earra egon da Azkoitiko alkate, Asier Aranbarri eta Julianen artien. Azkoitiarrak ekarri ber zan momentuen dana ekarri zeben (eta pabelloiek ere han egin zituzten). Azpeitiko enpresak, orain, haruntz dijuez. Eta diruek ez pabelloik egiteko gobernuek. Eta gu, joditzea. Bergarakuek ere zerbait raskako zeben bere garayen. Oin ez dao diruik eta danak joditzea.
Ardurie? danana, aurreko politiko danana. Kolore guztiyetakuena. Eta Julianena ere bai.
Eta ia eskue sartzen deben azkoitiarren txiringito horietan. Bai, "Iraurgi azkoitiarri soldata pagatzen" eta horrelakuei. Hori ere ez da seriyue, espero det kenduko debela.

jmk | 2012-01-03 : 14:01

Bego-ri erantzunez:
Azpeiti azpeitiarrok osatzen deu.
Nahiz ta kasu hontan diferentie dana, udaletxiek hartu dun erabakiye da, Bergarakuekiko. Ze han'e Azpeitin bezela jende gutxik ibiltzeu autobuse.

bahaleike | 2012-01-03 : 19:01

Baina hauek ez aldira ibili kanpainan trena ere martxan jarriko zutela esanez?
Zer espero dute tren horretan gende gehiago ibiliko dela?
Nork hartuko du trena, autobusean ordu erdian iristen bada donostira, eta trenan asmazazu zenbat denboran?
Nork hartuko trena hospitalea juteko edo bueltatzeko, autobusa hospital ate aurrean geratzen bada, tren berri fantasma hori hospital aurrean izango aldu geltokia?
Zenbat demagogia ibili duten gende batzuk PNV agintean zegonean sinistu ezina da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu