Hamargarren postuan amaituko du urtea Lan Mobel ISB taldeak

Uztarria.eus 2011ko abe. 30a, 18:12

Orain arte hiru partida irabazi eta zazpi galdu ditu

Urtarrilaren 8an jokatuko du hurrengo neurketa, A Coruñako Leyma Basquet-en etxean

Zilarrezko LEB Ligaren hamargarren postuan amaituko du urtea Lan Mobel ISB saskibaloi taldeak. Abenduaren 16an etxean Plasenciaren kontra jokatu eta galdu ondoren (82-89), atsedenaldian dira egunotan Iraurgikoak.

Hamaika jardunaldi osatuta, orain arte hiru partida irabazi eta zazpi galdu ditu Lan Mobelek. Sailkapenean bederatzigarren tokian den Teneriferen eta hamaikagarrena den Oviedoren zenbaki berberak ditu Iurgi Caminosek zuzentzen duen taldeak.

Urtarrilaren 8an jokatuko du hurrengo neurketa, A Coruñako Leyma Basquet-en etxean. Galiziara joango dira Iraurgikoak laugarren garaipenaren bila, baina ez dute arerio erraza izango, Leyma sailkapeneko hirugarrena baita.