Txapelen omenezko bertso-saiorako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2011ko abe. 28a, 12:12

Zozketan parte hartzeko Nork jarri zion txapela Gipuzkoako bertsolari txapelketako irabazleari? galderari erantzun behar zaio

Ostiralean, hilaren 30ean, izango da saioa 22:30ean hasita, Soreasun

Uztarria Komunikazio Taldeak hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu ostiralean, hilaren 30ean, Txapelen omenez egingo den bertso-saiorako. Soreasu antzokian izango da saioa, 22:30ean hasita. Oholtzan izango dira Andoni Egaña, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Jokin Uranga eta Beñat Lizaso. Gai-jartzailea, berriz, Haritz Etxeberria Ministro izango da.

Bertso saiorako sarreren zozketan parte hartzeko bidali ondoko galderaren erantzuna eta zure datuak uztarria@uztarria.com helbidera:

Nork jarri zion txapela Gipuzkoako bertsolari txapelketako irabazleari?

Erantzunak bidaltzeko epea ostiralean, hilaren 30ean, goizean bukatuko da. Irabazleei adieraziko zai e-posta bidez, edo telefonoz sarrerak nola eskuratu.

Bestalde, txapelen omenezko saiorako sarrerak bost euroren truke erosi daitezke aurrez Sanagustinen. Egunean bertan, sei euro ordaindu beharko dira.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.