Aurrekontu parte-hatzaileetarako bileren behin betiko egutegia eman dute

Uztarria.eus 2011ko abe. 26a, 12:12
Urrestillan abenduaren 15ean egindako batzarra.

Gaur, abenduak 26, Aratzerrekan egingo dute batzarra, bihar Soreasun eta etzi Sanjuandegin

Urtarrilaren 3tik 30era beste hamabost bilera egitea aurreikusita dute

Abenduaren 14an aurkezpen batzarra egin eta 15ean Urrestillan arloz arloko aurreneko bilera egin ondoren, udal gobernuak abian jarri duen aurrekontu parte-hartzaileen prozesuak aste honetan izango du jarraipena. Urtea amaitu aurretik hiru bilera egingo dituzte: gaur, abenduak 26, Aratzerrekan egingo dute batzarra, bihar Soreasun eta etzi Sanjuandegin.

Hain zuzen ere, hasieran iragarri zuten bilera egutegian aldaketa batzuk izan dira. Aste honetakoez gain, urtarrilaren 3tik 30era beste hamabost bilera egitea aurreikusita dute. Hau da Udalak eman duen behin betiko egutegia:

  • Abendua:
    • 26an, Aratz-Erreka
    • 27an, Soreasu
    • 28an, Sanjuandegi
  • Urtarrila:
    • 3an, Garmendi
    • 4an, Alde Zaharra
    • 10ean, Loiolabide
    • 11n, Lasao
    • 12an, Matxinbenta, Arana/Santutxo eta Kultura
    • 13an, Landeta eta Juan XXIII
    • 16an, Merkatariak eta Loiola
    • 17an, Emakumeak eta Nuarbe
    • 18an, Baserritarrak
    • 23an, Festak
    • 24an, Gizarte Zerbitzuak (Immigrazioa)
    • 25ean, Gizarte Zerbitzuak (Behar sozialak)
    • 26an, Kirola
    • 27an, Gazteak eta Gizarte Zerbitzuak (dependentzia, urritasun fisikoak, hirugarren adina...)
    • 30ean, Euskara