Valentin Odriozolak Euskadiko XIV. Txistorra Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2011ko abe. 15a, 13:12

Ordizian egin zuten txapelketa atzo, asteazkena

Azpeitiko Odriozola harategiko harakina da Valentin

Valentin Odriozola Azpeitiko Odriozola harategiko harakinak Euskadiko XIV. Txistorra Txapelketa irabazi zuen atzo, asteazkena, 76 puntu eskuratuta, Ordizian. Bigarrenak, Iruñeako Borja harategiak, 75 puntu lortu zituen. Gipuzkoako Harakinek eta Urdaigileek antolatzen dute txapelketa.

.46 harakinek hartu zuten parte; 34 gipuzkoarrek eta hamabi nafarrek.