Bertaneko zenbait dendatan deskontuak egingo dituzte bihar eta etzi

Uztarria.eus 2011ko abe. 15a, 12:12

Abenduren 16an eta 17, ostiralean eta zapatuan, %10eko deskontua egingo dute denda batzuetan

Bestalde, Bertan Merkatari Elkarteak webgunea ireki du

Bertan Merkatari Elkarteko denda batzuetan % 10eko deskontua egingo dute abenduaren 16an, ostiralean, eta 17an, zapatuan.

Bertanekoek adierazi dutenez, "deskontua egingo duten dendetan horren berri ematen duen kartela jarriko dute; animatu ez diren dendek, berriz, ez".

Hauek izango dira deskontua egingo duten dendak: Lidia, Jostaldi, Edurne, Kukua, Ostadar, Arantxa Haur Jantziak, Brod konpon, Adolfo Domínguez, Iosu Optika, Ubbo, Ilargi, Alzuaran, Mugi Kirolak, Nerea Esku lanak, Ordulari, Sorgin, Aitzaki Kirolak, Furundarena oinetakoak, Irati Gazte moda, Larrañaga Kirolak, Trapos, Azkue, Ikus Federopticos, Ttipi-ttapa, Malats, Santi Lazkano, Ufito, Biur, Babesa, Azkoiti Erloju Konponketak, Kalani, Yuritz, Iris, Katuka, NKN mutil mnodie, Neder, SaltoKa, Danetik, Martija Parafarmazia, Ukabi, Urrestilla, Zuri Beltz, Arrospide, Igan.

Bertanek webgunea

Bertan Merkatari Elkarteak webgunea ireki du. Webgunean Bertan elkarteko denden eta establezimentuen zerrenda ikusi daiteke. Bestalde, egiten dituzten ekimenen berri ere emango dute webgune horretan.

www.azpeitibertan.com helbidean jarriko ditugu.