Iraurgi Ikastetxeak Gabon jaialdia du zapatuan

Urola Kostako Hitza 2011ko abe. 15a, 11:12

.17:00etan, Izarraitz pilotalekuan

Ospakizunean, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek parte hartuko dute

Iraurgi Ikastetxeak zapatuan, hilaren 17an, Gabonetako jaialdia egingo du, 17:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Iraurgik urtero egin izan du jaialdia garai hauetan.

Ospakizunean, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek parte hartuko dute. Haurrek bertso, antzerki, abesti eta dantza desberdinak egingo dituzte Izarraitzen.

Jaialdiaren bukaeran bi otarra zozkatuko dituzte. Otarren zozketarako saldutako txarteletatik areraraji dirua Iraurgi Ikastetxeak Metoron (Mozambike) duen proiektura bideratuko dute; Iraurgik iaz hartu zuen elkartasun proiektu hori.