Ostegunetik igandera ospatuko dituzte Landetan saneloiak

Uztarria.eus 2011ko aza. 30a, 19:11

Mahaiaren bueltan edo kirola eginez, bertsoz eta musikaz hornituta igaroko dituzte festa egunak

San Eloi eguna auzo bazkariarekin eta mus txapelketa azkarrarekin ospatuko dute bihar, abenduak 1

Abenduarekin batera etorriko dira aurten ere Landetako saneloiak. Ostegunetik igandera, lau eguneko egitaraua prestatu dute, hainbat hitzordurekin. Mahaiaren bueltan edo kirola eginez, bertsoz eta musikaz hornituta igaroko dituzte festa egunak landetarrek.

Festari hasiera emateko, San Eloi eguna auzo bazkariarekin eta mus txapelketa azkarrarekin ospatuko dute bihar, abenduak 1.

Hauxe da 2011ko festetarako Landetan osatu duten egitaraua:

Abenduak 1, osteguna (San Eloi eguna)

  • 14:30. Auzo bazkaria Mendizabal jatetxean. Bertsolariak: Xebastian Lizaso, Joan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Haritz Etxeberria Ministro. Soinujoleak: Felix eta Eider.
  • 22:00. Mus txapelketa azkarra Mendizabal tabernan

Abenduak 2, ostirala

  • 20:30. Bertso afaria Landeta sagardotegian, Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariekin. Izen-ematea Landeta sagardotegian edo 943 810959 telefonora deituta).

Abenduak 3, zapatua

  • 09:00. 20 kilometroko BTT martxa. Kiroldegian bizikletak garbitzeko aukera izango da, eta ondoren luntxa ere bai.
  • 13:30. Bazkaria Egizale-Landeta elkartean. Izena emateko deitu 657790524 telefonora.

    Bazkalondoan bertso triki poteoa egingo dute auzoan.

Abenduak 4, igandea

  • 11:00. Meza Esklabetako elizan, auzoan hildakoen alde.
  • 12:00. Aizkora desafioa: Zaldua, Gibitegi, Larrañaga eta auzotarrak. Harrijasotzaileak: Goenatxo aita-semeak.
  • 13:00. Umeentzako zezen txikiak eta jolasak, Imanol eta Eneko soinujole gazteek girotuta.
  • 14:30. Zaharren bazkaria Egizale-Landeta elkartean. Bertsolariak: Beñat Lizaso eta Iosu Oiartzabal Xenpelar. Soinujoleak: Hitzeder eta Joseba.