Giro polita kantu afarian

Ihintza Agirretxe (Kultur Mahaia) | Kultura
2011ko aza. 26a, 15:11

Bart hasi da Kultur Mahaiaren II. Kulturaldia, Sanagustinen

Kitarrista taldeko eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideak aritu dira abesteko giroa jartzen, eta jendeak lagundu die

Kantu afariko une bat.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Atzo gauean hasi zen Kultur Mahaiaren II. Kulturaldia, Sanagustinen, kantu afariarekin, eta giro polita izan zen. 25 bat lagun izan ziren kantu afarian bertan, baina Sanagustinen bestela afaltzen ari zirenak ere animatu ziren abestera, baita ondoren jende gehiago ere. Kitarrista taldeko eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideak aritu ziren abesteko giroa jartzen.

Hain zuzen, Kitarrista taldea eta Julian Barrenetxea elkarrekin aritu ziren atzo lehen aldiz. Afaria zela-eta elkarlanean aritu dira aurreko egunetan kantak-eta aukeratzen. Gustura bukatu zuten atzo bi taldeek. Kultur Mahaiak eskerrak eman nahi dizkie. 

II. Kulturaldiko hurrengo ekitaldiak

- Abenduak 4 (igandea). 18:00etatik aurrera, Ta3. Azpeitiko Zine Klubak antolatuta Acción obrera dokumentalaren emanaldia. Gaztetxean.

- Abenduak 9 (ostirala). Kontzertua Sanagustinen, 23:00etan: Islaia, Hazparneko taldea..

- Abenduak 11 (igandea). Sanagustinen:

18:00etan ohorezko bazkidetza ekitaldia.

19:00etan Poesiaren gauza galduak emanaldia: poesiak errezitatu, azalpenak eman eta kantuan ariko dira Gotzon Barandiaran, Gorka Urbizu eta Imanol Ubeda. 

II. Kulturaldiko argazkiak

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu