Udalak janaria banatuko die beharra duten herritarrei

Uztarria.eus 2011ko aza. 24a, 08:11

Janaria jasotzeko interesa dutenek Gizarte Zerbitzuetako Sailera jo behar du

Janaria jaso ahal izateko familia buruak langabezian edo EREn egon behar du, ala Udaleko Gizarte Zerbitzuetako laguntza jaso, bestela

Azpeitiko Udalak "zenbait herritar egungo krisia bortizki pairatzen ari" dela-eta, hilero janaria banatzen die beharra dutenei. Horren harira, norbaitek janaria jasotzeko interesa baldin badu, Gizarte Zerbitzuetako Sailean izena emateko aukera duela azaldu dute Udalekoek.

Janaria jaso ahal izateko, ordea, baldintza batzuk bete behar dira: familia burua langabezian edo EREn egotea, ala Udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntza jasaotzea. Eskaera egiterakoan, berriz, langabezian edo EREan dagoela baieztatzen duen INEMeko ziurtagiria aurkeztu behar da.