Hauteskundeak direla-eta, plaza autoentzat irekita egongo da igandean

Uztarria.eus | Hirigintza
2011ko aza. 18a, 10:11

Erabaki hori plaza inguruan bozkatu behar duten herritarrekin pentsatuta hartu du Udalak

Sanagustinen bozkatu behar dutenek, haur parketik izango dute sarbidea

Igandean, hilak 20, Espainiako hauteskundeak direla-eta, plaza autoentzat irekita egongo da. Udalak adierazi duenez, ezohiko erabaki hori plaza inguruan bozkatu behar duten herritarrekin pentsatuta hartu du. Sanagustin Kulturgunean, Baigera I-ean eta ludotekan bozka eman behar dutenekin hain zuzen.

Gainera, Udaletik esan dutenez, Sanagustin Kulturgunean bozkatu behar dutenek, haur parketik izango dute sarbidea.

Urriaren 8tik ezin da aparkatu plazan, igandeetan.

Bidali:  

Erantzunak

MerkatariBatzuk | 2011-11-18 : 12:11

Bozka emateko egunean Udalak herritarrei erreztasun guztiak ipintzen dizkie (plaza eta kaleak irekitzen ditu, plazan aparkatu daiteke...) herritarrek bozka eman dezaten.
Azken finean erabaki hau beraien interesei begiratzen dietelako hartzen dute. Guk merkatariok aspaldiko borroka dugu udalarekin kale irekitze gai hau.
ERREZTASUN BERDINA NAHI DUGU EGUNERO GURE BEZEROAK GURE DENDETARA IRISTEKO.
Politikarientzako botoak dira garrantzitsuenak eta guretzat bezeroak. BERDINTASUN BERA ESKATZEN DUGU!!!

jmk | 2011-11-18 : 15:11

Nik dakidala plaza igandetan bakarrik ixten dute kotxeentzat, eta igandeetan dendak itxita egoten dira. Dendak irekita daudenean plaza ere irekita egoten da, oker ez banao.
Halare ez zait ondo iruditzen igande hontan plaza irekitzea, astean zehar irekita eukitzea gustatzen ez zaiten bezala. Soreasuko parkiƱe zeozertako dao.

Maldon | 2011-11-19 : 08:11

Ireki elbarrituentzat bakarrik. Alferrek oinez.

potoli | 2011-11-20 : 12:11


Bada ordue plaza hori peatonal jartzeko. Eta punto. Lotsagarriye da, garaje pute bat emateu. Beste herriyetan bezela, kotxeik gabe betirako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu