Lau etxebizitza tasatu berriro zozkatuko ditu Udalak

Uztarria.eus | Hirigintza
2011ko aza. 4a, 16:11

Hiru Enparan kalean daude, eta bestea Euskal Herria auzunean

Zozketarako izena emateko epea azaroaren 11n itxiko da

Udalak etxebizitza tasatuen zozketa berri bat iragarri du. Urriaren 4ko udalbatzarrak onartutakoaren arabera, lau etxebizitza zozketatuko dituzte: hiru Enparan kalean daude, 47. zenbakian, eta bestea Euskal Herria auzunean, 33. zenbakian (Eroskiko dorreen solairuartean). Enparan kalekoak dagoeneko eraikita daude, eta Euskal Herriakoa eraikitzen ari dira.

Lau etxeak joan den martxoko deialdiak sartu zituzten baina saldu gabe gelditu ziren, eta prozesua berriro martxan jartzea erabaki du Udalak. Prozesua ahalik eta epe laburrenean osatzea espero du Udalak eta, zozketarako datarik ez dagoen arren, abenduan egitea aurreikusten dute.

Epeak eta betebeharrak

Etxebizitza horien zozketarako izena emateko epea azaroaren 11n itxiko da.

Zozketan parte hartu ahal izateko betebeharrei dagokienez, besteak beste hauek dira kontuan hartu beharrekoak:

  • 2010 ekitaldiko diru-sarrerak hartuko dira kontuan eta horiekk ezingo dute 52.500 euro baino handiagoak izan. Halaber, gutxieneko sarrerek ezingo dute 12.000 eurotik beherakoak izan.
  • Herriarekin lotura izatea. Azpeitian erroldatua egotea, gutxienez 3 urtean azken 5 urteotan; azken 10 urteotan Azpeitian lan egin izana; edota azken 15 urteetan gutxienez 5 urtean udalerrian erroldatua egon izana frogatu beharko dute interesatuek.

Izena eman nahi dutenek edo informazio zabalagoa nahi dutenek, Azpeitia Lantzenen bulegoetara joan behar dute.

Bidali:  

Erantzunak

erle | 2011-11-05 : 08:11

Beraz 50.000€/urteko irabazten dituen "pobre" horri ere langabetuan gauden hainbat eta hainbat herritarrek lagundu behar diogu etxetxoa ordaintzen?
Betidanik egon izan naiz etxe zozketatzearen kontra, baina orain, 52.500€ko goi-limitea jartzea ASTAKERIA galanta iruditzen zait, hori baita behar EZ duenari laguntzea!
Pentsatu nahi dut akatsen bat eongo dela...
Edo agian, ikusita Enparan kaleko etxe horiek izan duten arrakasta, porlos, nola edo hala saldu nahi dituztelako izango da...

naiara | 2011-11-05 : 09:11

hirugarren aldia edo laugarrena dek deialdia hau ateratzen dutena, ebidentea da SALDU nahi dizkiate eta ezinean dabiltza. Krisia denentzat krisia.

euli | 2011-11-05 : 18:11

Lotsagarria da Enparaneko etxe horien prezioa!!!! oso etxe txikiak dira eta prezioa etxe libreen oso gertukoa da. Ala ere, oso ados nago erle-rekin. 52.000? Ikaragarri iruditzen zait. Ni lanean nabil baino diru hori 3 urtetan irabaziko nuke...

potoli | 2011-11-05 : 22:11

Ba legeak ezarria dek ba, hori udalak ezin dik arautu. Eusko Jaurlaritzaren legea dek. Eta derrigorrez bete beharra. Bere momentuan VPOgatik debate sakona izan huen, eta etxeen prezioak beste batzuek hituan, horregatik goiko muga hori ireki ziaten.

joxemari | 2011-11-06 : 08:11

Potoli mesedez barregurerik ez eman, ze errexa dan beti errua besteei ematie, herriko etxe tasatuen asuntue, Azpeitia lantzen eskuan dago, eusko jaurlaritzak ez dauka ezer ikusirik asunto honetan, zuk esaten duzun ASTEKERI galanta hori herriko BILDUK egindu du.

Zelailuze | 2011-11-06 : 10:11

Potoli,ezin da beti bestie kulpa guztiyek botatzen ibili.Lotsagarriye da 52000€ irabazteitun pertsona batek VPOra sartzeko eskubidie eukitzie.Nik kalkuluek einditut eta IRPF %28+ %7 SS,parue ea. kendute 2.400€ emateitu etxea ilero (14 ilabetetan).Zuetako norbaitek irabazteitu?,nik behintzet ez.Beste aldetik akaso garaye da behingoz VPOk propiedadin izenberdeben hala alkiler sozialetan.Ze nik ezautzeitut kasuek VPO dakebenak Azpeitin ta beste toki batzutan etxe librie erosite dakebena,ta hori etzat bate ondo iruitzen,nik uste gizartiek ez dakela ordaindu beharrik beaiek baño geyo dakebenai.

josune2 | 2011-11-06 : 11:11

uhhhh, hausteskundeak hasi dira. 1- Aho batez onartutako da, eta 2.- araudia goitik dator, http://www.etxebide.euskadi.net/x39-contgen/es/.... Urduri dabiltz ... seinale. Hori bai, arrazoiye Zelai luzek, alkiler soziala izan behar luke. Etxe danak.

Zelailuze | 2011-11-06 : 12:11

Josune,neri oso gutxi inporta zat aho batez eo nola onartu dan, enabil iñori ezer leporatu nayien,inporta zatena da hala daola araue ta etzatela bate ondo iruitzen.Zuri bai?.

joxemari | 2011-11-06 : 13:11

Hauteskundeak buruz hasi garenoz hitzegiten, nere galdera da:
Ze "protesiko mentala" ari da Izarraitzeko mendiko aitzetan Amaiur aldeko PINTADAK egiten???
Baleike!!!

Patata | 2011-11-10 : 16:11

Ta gañea iruitzen zat apuntautako jendien artien urtien gutxien irabazten duenari eman beharko lioketela etxie... ezta??

Patata | 2011-11-10 : 16:11

Nei're burrada bat iruitu zait urteko soldataren gehiengo hori... ikaragarrizko burrada, akaso 30 milleko gehiengoa jarri izango balute... eta gutxiokoa ere, ze kristo, hamen jendiek ze irabazteu hillien?? Ba hori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu