Abesbatzen aste bukaera

uztarria.com, Urola Kostako Hitza 2011ko urr. 31a, 13:10
Haur Abesbatza Topaketaren kontzertua, Sanagustinen. (NEREA URANGA)

Aurtengo Udazkenean Abesbatzak ekimenean aurreikusitako hiru hitzorduak burutu dituzte larunbatean eta igandean

Abesbatzen aste bukaera izan da igaro berri dena Azpeitian. Aurtengo Udazkenean Abesbatzak ekimenean aurreikusitako hiru hitzorduak burutu dituzte larunbatean eta igandean, etxeko eta kanpotik etorritako ahotsak uztartuz.

Larunbat arratsean, urriaren 19an, ekin zioten egitarauari. Urrestillako parrokian, Urrestillako Koruak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak meza ondorenean eman zuten kontzertuarekin.

Igandean berriz, urriak 30, goiz eta arratsaldez izan zen abesbatzen jardunaz gozatzeko parada. Alde batetik, goiz-eguerdi partean, Haur Abesbatzen Topaketa egin zen. Juan Antxieta Musika Eskolako abesbatza, Zarautz Txiki eta Gironako Ripoll herrikoak elkartu ziren topaketan. Kalez kale kantuan ibili ziren aurrena, eta Sanagustin kulturgunean kontzertua eman zuten gero. Sanagustinen bertan, baina arratsaldez, Asturiasko El Leon de Oro abesbatzakoen emanaldiarekin itxi zen aurtengo Udazkenean Abesbatzak.

Hona hemen argazki bilduma: