Dendarientzako Photoshop ikastaroa antolatu du Bertanek

Uztarria.eus 2011ko urr. 31a, 11:10

Azaroaren 7tik 25era egingo dute eta 30 ikastordu emango dituzte

Plaza kopurua mugatua da eta azaroaren 5a baino lehen eman behar da izena

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak dendarientzako Photoshop ikastaroa antolatu du. Informatika ikastaro hori azaroaren 7tik 25era egingo dute eta 30 ikastordu emango dituzte. Ukabi informatika zentroan (Salbe, 40 behea) emango dute ikastaroa eta eskolak 14:15etik 16:15era izango dira.

Plaza kopurua mugatua da eta azaroaren 5a baino lehen eman behar da izena. Horretarako, dendariek 943 025673 telefonora deitu dezakete, edo bestela bertan@euskalerria.org e-posta helbidera idatzi.