Egurra ta kitto! taldearen kontzertua, gaur, Hazparnen

Uztarria.eus 2011ko urr. 28a, 13:10

Hazparneko Ttattola gaztetxean izango da emanaldia

Kontzertua 23:00ak inguruan hasiko da

Gaur, ostirala, Egurra ta kitto! taldeak kontzertua emango du Hazparneko Ttattola gaztetxean . Kontzertua 23:00ak inguruan hasiko da.

Lehenengo Kanaldude telebistak euskal rock-aren inguruan egindako erreportaje bat ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ondoren hasiko da Egurra ta kitto!-ren kontzertua, eta Hurmorau taldea izango da segidan.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.